XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erreserba zentroa

Erreserba Zentroaren xedea da Nafarroako turismo lojamenduen erreserba eta salmenta bermatzea.

Zentro hori Nafarroako Gobernuak Iruñeko Ahumada Dukea kalean duen Turismo Bulegoan dago.

Telefonoa: 948 22 93 28

Fax: 948 21 20 59

e-mail: turnavarra@cfnavarra.es

Erreserba.

Erreserbak egiteko, bezeroek Erreserba Zentrora edo zuzenean lojamenduen jabeengana jo beharko dute.

Erreserba Zentroaren eta bezeroaren arteko harremanak. Erreserba egiten baldin bada Erreserba Zentroaren bitartez, Zentroa bezeroen eta jabeen arteko bitartekaria izanen da, eta, beraz, haren proposamen, iradokizun, iritzi, kexa etab. entzun ahal eta beharko dira.

Erantzukizunak.

Erreserba Zentroak ez du erantzukizunik izanen bezeroak edo jabeak lojamenduari buruz hitzartutakoa betetzen ez badute.

Landa Etxeak ez diren establezimenduen kontratazio eta funtzionamendurako arauak, desberdinak dira establezimenduen arabera, eta erreserba egiten denean jakinaraziko dira.

LANDA ETXEEN KONTRATAZIO ETA FUNTZIONAMENDURAKO ARAUAK

AURREKO ORDAINKETA. Erreserba aste bat edo gehiagorako, edo eskaera handiko asteburu baterako (zubiak, etab.) eta behar den denboraz eskatzen baldin bada, bezeroak koste osoaren %25eko diru igorpena bidaliko die jabeei.

Gauzak behar bezala egiteko, komeni da igorpenean Landa Etxera zein egunetan sartu eta aterako den, hala nola erreserba zenbat lagunentzat den zehaztea.

PREZIOAK. Gidaliburuan ageri diren prezioetan B.E.Z. sartzen da.

Lojamenduaren prezioak barne hartzen du maindire eta eskuoihalen erabilera, hala nola elektrizitate eta berokuntza gastuak.

Pentsio osoaren prezioa osatzen dute logela/pertsona prezioak eta gosari, bazkari eta afariaren prezioen batuketaren % 85ak.